mag

“Zentzumen guztiak prest”. Euskal sukaldaritzako onenek 2021eko Gastronomikaz gozatzeko gonbidapena egin dute

 

“Entzun, begiratu, dastatu, ukitu, usaindu”. Andoni Luis Aduriz, Eneko Atxa, Juan Mari eta Elena Arzak, Pedro Subijana, Josean Alija, Hilario Arbelaitz eta Martin Berasategi chefek ekintzarako gonbidapena egin dute, San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren hurrengo edizioa promozionatzeko bideoaren hasieran. Euskal sukaldaritzako izenik handienek Donostiarekin berriro topo egiteko gonbidapena egin dute haien jatetxeetatik, “berriro elkartzea” nahi dutelako, jarraitu dute Juan Mari eta Elena Arzakek; “entzun egin nahi zaitugu”, dio Mugaritz jatetxeko chefak, eta “frantziar sukaldaritzaren eta gurearen arteko elkarrizketa bat partekatu nahi dugu”, dio, amaitzeko, Pedro Subijanak.

Donostiako kongresua promozionatzeko euskal chef handienetako zortziren mezua da. Aste batzuk barru, kongresistekin batera, Donostiako Kursaal jauregira itzuliko diren zortzi sukaldari. Izan ere, aurrez aurre egingo da berriro gastronomiaren munduko kongresu aitzindaria, urriaren 14tik 17ra, ponentziekin, showcooking-ekin, jarduerekin eta ohiko networking-arekin, publikoarekin berriro elkartzeko, bai eta frantziar sukaldaritzaren errealitatearekin ere; horixe da, hain zuzen ere, emozioz eta ezustekoz beteta egongo den eta horren berezia izango den edizio honetarako planteatu diren gai nagusietako bat. 

Frantziara begira jarriko da San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren XXIII. edizioa, eta Pirinioen alde bietako sukaldaritzen arteko elkarrizketa berria abiaraztea planteatuko du, ‘Berrelkartzeak’ izenburuarekin. Pandemiak eragindako urtearen ondoren, Donostiarekin eta Kursaal jauregiarekin berrelkartzeko urtea da, kongresistekin berrelkartzekoa, baina baita munduko bi sukaldaritza garrantzitsuenetako bi berrelkartuko diren urtea ere. Aurtengo kongresuan, Pirinioen alde bietako sukaldaritzen arteko elkarrizketa berria planteatuko da, elkarren arteko harremana eta baterako ikuspegia berreskuratuz, eta Frantziako sukaldaritzaren errealitatea ere birdeskubrituko da. Kursaal jauregian egongo dira mugaren alde bateko zein besteko kontzepturik eraldatzaileenak, hazten ari diren chef berriak eta izen handiko chefak.

Besoak zabalik eta ezustekoz eta emozioz betetako egitarauarekin iritsiko zaigu 2021eko San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country, mundu osoko sukaldari garrantzitsuen parte-hartzearekin. Marc Veyrat, Pierre Gagnaire, Guillaume Gomez, Alexandre Mazzia, Nadia Sammut, Beatriz González, Amandine Chaignot eta Alain Dutournier dira Gastronomikaren XXIII. edizioan egongo diren frantziar chefetako batzuk. Baita Alex Atala brasildarra eta Virgilio Martinez perutarra ere. Espainiak ere ordezkaritza zabala izango du; hona hemen, besteak beste, Kursaalen egongo diren chefetako batzuk: Eneko Atxa, Ángel León, Pedro Subijana, Elena Arzak, Quique Dacosta, Jesús Sánchez, Paco Morales, Fran Martínez, Eduard Xatruch, Oriol Castro, Mateu Casañas, Josean Alija, Luis Valls, Hilario Arbelaitz eta Bartzelonan bizi den Romain Fornell frantziarra.

 

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak