Pura Brasa jatetxeak irabazi du 2021eko Parrilla Lehiaketa Nazionala
Manu Yebras parrillaren agintean duela, Pura Brasa jatetxeak (Bartzelona) irabazi du Parrilla Lehiaketa Nazionala, Beef on Food haragiarekin.
Bigarren aldia da, hamabi ediziotan, irabazlea euskalduna ez dela. 2016an Lomo Altok irabazi zuen, Kataluniako hiriburuko beste jatetxe batek.
XII. Parrilla Lehiaketa Nazionala Kursaalera itzuli da aurten, 2020ko edizio bereziaren ostean; orduan Hika Upeltegian (Villabona, Gipuzkoa) egin baitzen, pandemiaren baldintzek behartuta.
Parrilla Lehiaketa Nazionalaren 12. edizioak, San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryren lehiaketa zaharrena denak, aurtengo irabazleak iragarri ditu. Bartzelonako Pura Brasa jatetxeak, Manu Yebras parrilla arduradunaren jardunarekin, nagusitza lortu du Beef on Food haragia erabiliz; haragia lehiaketako haragiki onen gisa aitortu dute. Hori horrela, Pura Brasak Narru jatetxearen (Donostia) lekukoa hartu du, eta Beef on Foodek Guikarrena; horiek izan baitziren 2020ko lehiaketako irabazleak.
XII. Parrilla Lehiaketa Nazionala asteazken honetan egin da, Kursaleko terrazan, bertara itzuli baita iazko edizioa Villabonako (Gipuzkoa) Hika Upeltegian egin ostean. Bertan, Kantauri itsasoaren ondoan, zortzi Josper parrilla antolatu dira goizeko lehen ordutik. Bertan, zortzi finalistek lan egin dute, Pedro Subijana, Martin Berasategi, José Carlos Capel, Carlos Maribona, Amaya Ortuzar, Juan Atanasio Carrasco Gómez, Juanjo Arratibel, Nerea Ugarte edo Julia Pérez, izen handiko pertsonek osatutako epaimahaia asetzeko.
David de Jorge sukaldari eta showmanak aurkeztu du jardunaldia. Suaren baldintzarik gabeko zaleak lehiaketa girotu du eta epaimahaia zuzendu du, “munduko ogibiderik gogorrenetako baten” lana epai zezan. Haragiaren kalitatea, txuletaren egoste-puntua, testura eta zaporea aztertu ondoren, epaimahaiak erabaki du Pura Brasak irabazi duela titulua.
Bartzelonako lokala Estatuko hainbat tokitatik etorritako zazpi aurkariri gailendu zaie. Honako hauek ziren: Makatzeta Erretegia (Arrazola, Bizkaia), Makroko haragiarekin; Aldanondo Jatetxea (Donostia), Goyarekin; Saizar Sagardotegia (Usurbil, Gipuzkoa), Discarluxekin; Cocotte (Iruñea), Nafarroako Ostalaritzako Kooperatibaren haragiarekin; Iturrama Erretegia (Iruñea), Tamaco haragiarekin; Essentia (Tarancón, Cuenca), El Encinar de Humientarekin, eta Casa Azofra Erretegia (Burgos), Artecarnerekin.
Bigarren aldia da hamabi urtean titulua Euskaditik ateratzen dela. 2006an Bartzelonako beste lokal batek eskuratu zuen: Lomo Altok.