Donostiako Txepetxa tabernak jaso du 2021eko Keler Bar de Bares izeneko saria
Ia 100 urte dituzten istorioak atzean dituela, Donostiako Txepetxa tabernak irabazi du Keler 2021 Bar de Bares izeneko saria. Horrela, lehiaketaren lehen edizioko irabazle Ordiziako Martínez tabernaren lekukoa hartuko du.
Donostiako alde zaharreko Txepetxa tabernako Manu Marañonek (bere familiak ia 100 urte daramatza antxoari emana) asteazken honetan jaso du San Sebastian Gastronomikaren 2021eko Bar de Bares Keler izeneko saria. Marañonek saria eskertu du eta bere gurasoei eskaini die: "Donostiako pintxoen arima dira".
Txepetxak hartu du Ordiziako Martínez tabernaren lekukoa, zeren azken hori izan zen 2020ko irabazlea; Donostiako Bokadoren lekukoa ere hartu du, 2019an, irabazlea izan baitzen Bar de Bares Keler sariaren lehen edizioan.