Horrelakoa izan zen berrelkartzea GASTRONOMIKA 2021en
DONOSTIAK BERRIZ HARTU ZITUEN KONGRESUKIDEAK DUCASSEK POZ HANDIAREKIN JASO ZUEN OMENALDI SARIA JULIE ANDRIEUREN ERREZETEK KURSAALA LILURATU ZUTEN SSG21EK EGIAZTATU ZUEN SEKTOREAK BULTZADA IZAN DUELA PANDEMIAREN OSTEAN
San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Country 2021ren XXII. edizioak ilusioz eta jende asko bertaratuta egiaztatu zuen sektoreak bultzada handia jaso duela pandemiaren aldi gogorraren ondoren. Begirada propioarekin egin zuen, baina baita sukaldaritza frantsesarekin batera ere, zeren harekin berrelkartzea proposatu zuen Gastronomikak. Munduko sukaldaritza handienetako bik elkarrekin aurrera egiteko gogoa dutela agerian utzi zuten. Gastronomika’21 arrakastatsura etorri zen Alain Ducasse, eta edizio hau historiara pasatuko da sukaldaritza frantsesaren dibulgatzaile handi Julie Andrieu ere izan zelako, zeinak Kursaala liluratu zuen kazetaritzaren Pau Albornà saria jasotzean.