mag

Carbón Negro jatetxeak egiten du Espainiako sagar tartarik onena

 

Espainiako sagar tartarik onena Madrilen egiten da, zehazki, Carbón Negro jatetxean. Hori erabaki dute, astearte honetan, San Sebastian Gastronomikaren barnean antolatu den Espainiako I. sagar tarta txapelketa by Asturias izeneko lehiaketan.

Madrilgo Carbón Negro jatetxeko Gonzalo Armasek irabazi du Gastronomikan, asteartean, izan den Espainiako I. sagar tarta txapelketa by Asturias izeneko lehiaketa. Hilario Arbelaitzek, Julio Blanco Fernándezek, Miguel Sierra Blancok, Carles Gaigek, Lola Montesek eta Didier Depondek osatu dute txapelketa horretako epaimahaia. 

Finalean, jatetxe hauei irabazi die: Narru (Donostia), Ca l'Isidre (Bartzelona), Dspeak (Madril), Casa Gerardo* (Prendes, Asturias), Yarza (Valentzia), La Ventana (Santander) eta Caelis* (Bartzelona)

Apple pie, Tatin edo Strudel ere esaten zaion sagar tarta munduko gozorik ezagunenetako bat da. Hori ohoratzeko, San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Countryk txapelketa hau barnean hartu du.

 

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak