mag

Selassie Atadika: "Afrikak asko erakutsi diezaieke munduko beste sukaldaritza batzuei"

 

Ingurumenarekiko konpromisoa, ekonomia soziala eta etorkizunari irrikaz begiratu nahi dion milaka urteko kultura gastronomikoa nahasi diren hitzaldiarekin, Selassie Atadikak Afrikako ateak ireki dizkio San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryir. 


2020ko kongresuko Black Cuisines Matter esparruko Bidea sukaldaritza afrikarra goitik behera aldatzen ari den chefetako baten, Selassie Atadika ghanatarraren, hitzaldiarekin hasi da. Uste sozial handiko emakumea da, eta Acran (Minudu) duen jatetxetik paradigma ari da aldatzen, zeren Afrikako sukaldaritzaren herentzia berreskuratzea eta kontinenteko elikadura ekonomietarako bide berriak bilatzeko beharra dira paradigma horretako alderdietako bi. Gainera, bere helburua da jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua kontuan hartuta gauzatzea. Jaun-andreak, hemen duzue Afrikako Sukaldaritza Berria. 

Afrikako lezioak

"Landareak, lekaleak, zerealak, frutak... dira gure dietaren oinarria. Animaliaren proteina oso gutxi dauka eta, gainera, ditugun antzinako zerealek –basartoak, artatxikiak, etab.– oso ur gutxi behar dute hazteko". Jasangarritasunari buruzko Afrikako sukaldaritzaren lehenengo lezioa. 

Atadikak dieta afrikarraren alde onak azpimarratu ditu, baita klima aldaketa bete-betean dagoen munduari ematen dizkion onurak ere. "Janari gutxi galtzen dugu alferrik: Afrikan maniokaren edo batataren hostoak jaten dira, berdura askoren azala jaten da eta behien azala ere jaten dugu". Helburua da inpakturik ez sortzea, orain modan dagoena mundu garatu gisa izendatzen den horretako sukalde askotan. Edo produktu basatiak erabiltzea ohikoa izatea herrialde afrikar batzuetako sukaldeetan. Herrialde horiek, nahiz eta askotarikoak izan, askotan osagai berdinak erabiltzen dituzte eta jateko zentzu berdina dute. 

"Afrikan, mahaian, guztia partekatzen da. Nahiz eta janari gutxi egon, hori mahaiaren erdian jartzen da guztientzat izateko". Eta ikasten jarraitzen dugu konpromiso sozialari, giza interrelazioari eta sukaldaritza kulturaren transmisioari buruz.

Sukaldaritza tradizionalen kontzeptu bat da Selassie Atadikak aurkeztu digun sukaldaritza, zeren "iraganetik ikasi behar dugu", eta are gehiago gaur egun mundu globalizatura behin betiko jauzi egiteko presio handia duen herrialde batean. "Gure jatorria galtzen ari gara", ohartarazi du Selassiek. Prozesu horrek, adierazi du chefak, ez dio soilik eragiten sukaldaritza kulturari, kontinenteko tokiko ekonomietan ere eragin handia baitu, lehendik herentzia kolonialistaren ondorioz hondatuta daudenak. "Ghanan, saltzen den % 18a soilik da bertako produktua". Gure janaria inportatu egiten dugu". Ekonomia kolonialaren ondorioak dira; izan ere, ekonomia hori tematuta zegoen monolaborantzarekin –kafea, kakaoa–, eta orain tokiko nekazaritzan eragiten du. 

"Jaten dugunak, hautatzen dugunak, eragina dauka. Horren jakitun izan behar da eta etikoki erabaki". Hori izan da Atadikaren eskaera eta horixe da bere lan ildoa, zeren bere sukaldaritzarekin lagundu egiten du antzinako aleen eta ingurumena errespetatzen duten bertako produktuen kontsumoa berreskuratzen. 

Eta teoriatik praktikara. Chef ghanatarrak bi plater tradizional erakutsi ditu: plater nagusi bat eta postre bat. Lehenengoan, tomate saltsa –"oso oinarrizkoa da Mendebaldeko Afrikan"– berdurekin eta artatxikiarekin konbinatu du. Saltsa, oinarri gisa erabili du eta, besteak beste, tipula, curry, jengibre, piper berde, kaienarekin egin du; berduren kasuan, jute hosto batzuk txikituta; eta artatxikia izan da elementu nagusia, hartzituta eta egosita prestatu duena ondoren. 

Postreek itxi dute Atadikaren azalpena. Hostorearen antzeko pasta bat txufa txikituz eta palmondoaren hosto ketuen urez egindako masa batekin bete du. 

Afrikarekiko apetitua ziurtatu dago. 

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak