mag

Alain Ducasse: “Europako sukaldaritzek ikasi egin behar dute sukaldean elkarrekin aritzen”

 

San Sebastian Gastronomikak Alain Ducasse omenduz ekin dio XXIII. edizioari. Mitoak Parisen Albert Adriàrekin ireki berri duen jatetxea xehetasun osoz aurkezteko aprobetxatu du, eta alegatu bat egin du Frantzia eta Espainiaren arteko batasun gastronomikoaren alde: “Iraganean elkarren lehian aritzea nahi izan dute, baina hori zaharkituta dago”.
 

Lehenengo jardunaldian, Alexandra Mazzia edo Alain Dutournier galiarrek, Alex Atala brasildarrak —jatetxearen lekukoa taldeari utzi nahi diola aipatuz— eta Josean Alija edo Eneko Atxa espainiarrek ere parte hartu dute.

Aurten, “Berelkartzearen” urtean, kongresuak Frantzia eta bere sukaldeei harrera egiten dienean, San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryren zuzendaritzak ez du inolako zalantzarik izan Omenaldia Sariaren irabazlea izendatzeko orduan: Alain Ducasse izan da. “Ez bakarrik munduko Michelin izar gehien dituena delako, baizik eta, eta batez ere, nazioarteko gastronomia-kontzertuan esan nahi duen guztiagatik”. Horrela azaldu dute, eta horrela frogatuta geratu da agertokian, Pedro Subijanak eta Juan Mari Arzakek saria eman diotenean eta eskerrak eman dizkiotenean egindako lan bereziarengatik, “eta baita Frantziako gastronomia osoarenarengatik, harengandik hainbeste ikasi dugu eta”, Akelarreko chefaren hitzetan. Ducassek eskerrak eman dizkie esandako hitzengatik eta sariagatik, batez ere, “ematen didaten eskuengatik, nire lankideenak direlako, miresten eta errespetatzen ditudan profesionalenak”. Txalo zaparrada. Partekatutako istorio asko.

“Frantziako sukaldaritzaren oinordekoa naiz, eta sukaldaritza horrek nire bidea sortzeko exijentzia, baina batez ere, askatasuna eman dizkit, munduko sukaldaritza-kultura guztiekin hitz egin dezadan” erantsi du munduko sukaldariak, keinua eginez Albert Adriàrekin Parisen ireki berri duen jatetxeari. Vocento Gastronomiako zuzendari nagusi Benjamín Lanak lehen esan duenaren arabera, jatetxea “Espainiako eta Frantziako sukaldaritzek elkarri eskua eman eta elkarren artean aberastu daitezkeenaren frogarik berriena” da. 

“ADMO —esanez jarraitu du Ducassek— Frantziako eta Espainiako sukaldeen batuketa da, Europako goi mailako sukaldaritzako jatetxe bat”. Hesiak eraitsiz, chefak zera esan du: “iraganean Pirinioetako bi aldeetako sukaldariak elkarren lehian aritzea nahi izan da, baina hori zaharkituta dago. Europako sukaldaritzek —orokorrean hitz eginez— ikasi egin behar dute sukaldean elkarrekin aritzen”. Haren ondoan baietz esaten zuen Albert Adriàk, Ducasseren ondoan baitzegoen aurkezpenean: “Europa politikoak mugarik ez badu, gastronomikoak ere ez”.

Batasun-alegatuak kongresuaren lehen eguneko hitzaldi batzuetan jarraipena izan du, besteak beste, Eliseoko sukaldari ohi eta Frantziako sukaldaritzaren enbaxadore berri den Guillaume Gomezen parte hartzean (“Politikak gizonak banatzen baditu ere, elikagai onek elkartu egiten dituzte”), eta frantziarra izan arren Bartzelonan bizi den Romain Fornell (Caelis*) chefaren parte hartzean. Azken horrek frantses jatorriko saltsak eta zukuak Espainiako errezeten oinarri gisa aldarrikatu ditu.

Pirinioez gaindiko loturak, baita Europakoak ere, jarraipena izan du Alain Dutournier (Au Trou Gascon, Paris) eta Xavier Pellicer (Xavier Pellicer, Bartzelona) maisuaren eta ikaslearen baterako hitzaldiarekin. Irakasle eta ikasle izandakoek sukaldaritzaren beste axioma komun bat ekarri dute gogora: errezetetan balioak transmititzearen eta produktuak errespetatzearen garrantzia, “elikagaiaren atal guztiei —bat ere baztertu gabe— balioa ematen ikasteaz, eta jateko parametro bakar gisa irudia izatearen ideiarengandik aldentzeaz”.

Alex Atalak alde batera egingo du

Frantses kolorerik gabe, beste hitzaldi batzuek biltzarkideen arreta bereganatu dute Gastronomikaren lehen egunean. Josean Alijak azaldu du nola aldatu nahi duen Nerua*ren (Bilbo) sukaldea, bertsio dibertigarriago bat egiteko, partekatzeko nahiarekin (horregatik, arrautzopil lausoa prestatu du, espero zena baino formatu handiagoan); Eneko Atxak (Azurmendi****) bere egungo menuko plater guztiak errepasatu ditu, eta Alex Atala brasildarrak harridura sortu du iragarriz “D.O.M. ez dela Alex Atala izango aurrerantzean. D.O.M. nire taldea da”. “Ez ditut sukaldeak utziko eta ez naiz erretiratuko. Sukaldaria naiz eta sukaldari izaten jarraituko dut. Alde batera egingo dut, besterik ez, nire taldeari lokalaren buru izaten uzteko. Orain D.O.M. nire taldearena da”, errepikatu du. Besteak beste, Rubens Salfer aipatu du, bere lankidea, berarekin Donostiara etorri den sukaldaria. 

Sariak eta lehiaketak

Maria José López de Herediak (Viña Tondoniako ardogilea) Urrezko Gueridon Saria jaso duen egunean, Ruinart Sommelier Challenge lehiaketaren seigarren edizioko irabazlea ere ezagutu dugu. Elia María Arranz izan da.

Goiza Gastronomikan

Paco Pérez edo Pedro Subijana izango dira bihar Gastronomikan hitzaldia emango duten estatuko pertsonetako bi. Marc Veyrat menderakaitzak ere parte hartuko du, eta Frantziako irakaskuntzak Espainiako sukaldaritza garaikidean utzi duen arrastoari buruzko mahai-ingurua egingo da, Pierre Gagnaire, Elena Arzak, Hilario Arbelaitz eta David de Jorgeren parte hartzearekin. Bihar Entsalada Errusiarren eta Sagar Tarten lehiaketetako irabazleak ere ezagutuko ditugu.
Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak