Alex Atala eta Virgilio Martinez Gastronomikaren 2021eko edizioan egongo dira
Nazioarteko izar gehiago Gastronomika 2021 honetan.
Latinoamerikako sukaldaririk garrantzitsuenetakoa da Álex Atala brasildarra (D.O.M.**, Sao Paulo), eta bera izango da Gastronomikako izar handienetako bat. Eskoziar jatorriko brasildar chefa da Atala, eta Europan ikasi eta lan egin zuen arren, bere herrialdera itzuli zen, jatetxe bat jartzeko; brasildar egile-gastronomia irauli zuen jatetxe horrekin, Amazonako jakitegi handiko osagai autoktono ezezagunak berreskuratu baitzituen. 2013an, munduko eragin handieneko 100 pertsonetako bat bezala aukeratu zuen Time aldizkariak.
Virgilio Martínez chef perutarra (Central, Lima) ere egongo da Kursaal jauregiko auditorioan. Esplorazioarekiko, diagnostikoarekiko eta horren ezagunak ez diren tokian tokiko produktuei balioa ematearekiko duen interesari esker, sukaldaritza latinoamerikarraren erreferente nagusietako bat da Virgilio. Deskubritzearekiko duen pasio horrek eraman zuen munduan zehar bidaiatzera, kulturak konektatzeko. Bere sukaldaritzak biodibertsitatea eta ingurune sozial eta ekologikoaren garrantzia erakusten ditu, produktu-barietate izugarri baten jatorriaren testuinguru gisa. Gastronomia, zientzia, historia eta Andeetako komunitateak uztartzen ditu. Beste bi jatetxe ere zuzentzen ditu, Tokion eta Moskun; horietan ere bere filosofiari eta balioei eusten die, sukaldaritza, natura, aniztasuna eta gizarteak konektatuz.