mag

Josean Alijak eman die hasiera Gastronomika 21eko hitzaldiei

 

Josean Alijaren lurraldetasunak eta "dibertitzeko gogoak" inauguratu dituzte San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country 2021eko hitzaldiak. Aurretik daude hiru jarduera egun eta 30 jarduera ordu baino gehiago auditoriumean, gastronomia espainiarraren eta frantsesaren gaur egun egoera atzemateko.

Josean Alijak, euskal chefak eta kongresuko Batzorde Teknikoko kideak, gaur goizean ireki du jarduera San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country 2021en auditoriumean, "sinpletasunaz, zaporeaz eta gustuaz, elementu gutxirekin komunikatzeaz eta Neruaz" berriz jardun duen hitzaldi batekin. Halere, jatetxearen 10. urteurrenarekin bat, hau azaldu du: "Pixka bat aldatu dugu gure sukaldaritza. Nahiz eta produktua, esentzia eta denborazkotasuna oinarriak izaten jarraitzen duten, orain dibertsioa nabarmentzen dugu, irits-errazagoa baita eta partekatuz gozatzeko aukera ematen baitu".

Eta horixe erakutsi du zainzuri zurien, kokotxen eta kuiatxo lore girotuen tortilla batekin, "plater hau lehen tamaina txikian egiten genuen, baina orain handitu egin dugu partekatu ahal izateko", eta onartu du plater honek Sachako tortilla nagia gogorarazten duela. Alijak "gure inguruneari buruz hitz egiten duten produktuak" ere prestatu ditu, esaterako, Erandioko piper txorizeroa. Piper hori erreta lortutako zukuan bertan konfitatu besterik ez du egiten –"Gure lurraldearen bozgorailua da" azaldu du–; kardua saltsa beltzean trikuarekin–"Berduren testurak gustatzen zaizkigu"– edo alkatxofaren kardua onddoekin eta foierekin ere prestatu ditu.

Plater guztiak "sinpleak eta gustudunak” dira, salda eta hondoa duten platerak dira "non gure ametsak azaltzen ditugun". Zeren Nerua aldatuko da; hondoek eta produktuak bere ezkutuko ezaugarriak izaten jarraituko dute.

 

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak