mag

María José López de Herediarentzat San Sebastian Gastronomikaren Urrezko Gueridón saria

 

María José López de Herediak, Bodegas López Heredia-ren jabeak eta upeltegi jabeak, jaso du Gastronomikak jantokiko profesionalak saritzeko ematen duen saria.

López de Heredia duela 20 urtetik da Errioxako upategi historikoaren burua. Upategi honek ia 150 urte daramatza Viña Tondonia eta Gravonia produzitzen.

"Gueridón honekin bere ibilbidea eta upeltegi jabeek ostalaritza gastronomikoan duten garrantzia errekonozitu nahi ditugu. Produktore bati ematen zaion lehen urtea da, gainera" esan du Vocento Gastronomiaren zuzendari nagusi Benjamín Lanak Urrezko Gueridón saria emateko ekitaldiaren hasieran. Sari honekin San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryk jantokiko profesionalen lana errekonozitzen du.

María José López de Herediak (Haro, Errioxa, 1968) oso hunkituta jaso du saria. María José bere anaia Julio César eta bere arreba Mercedesekin batera Bodegas López Heredia ari da zuzentzen eta ia hiru bosturteko familiako upeltegi tradizio baten oinordekoa da. Tradizio horrek, Lanak azaldutakoaren arabera, "ez du estiloz aldatu eta horrek ospea ekarri die Viña Tondoniako ardoei duela 144 urtetik". 

"Asko hunkitzen nau hemen egoteak. Asko hunkitzen nau sari hau jasotzeak eta, hain justu, Gastronomikak Frantziari begiratzen dion edizioan. “Zer esango dizuet nik Frantziak ardoaren mundurako eta Errioxaren historiarako duen garrantziari buruz!” azaldu du sarituak. López de Herediak Txomin Rekondoren (Rekondo, Donostia) lekukoa hartu du, hari eman baitzitzaion saria 2020ko Gastronomikan.

 

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak