mag

Alain Ducasse eta Albert Adriàk beraien jatetxe berria aurkeztuko dute San Sebastian Gastronomikan

 

Alain Ducasse-ek jasoko du kongresuaren Omenaldi Saria, “nazioarteko kontzertu gastronomikoan izan duen eta duen garrantziagatik”. Parisen Albert Adriàrekin batera irekiko duen jatetxe berriari buruzko xehetasunak emateko aprobetxatuko du chefak bere presentzia; Adrià ere berarekin egongo da Kursaaleko eszenatokian.

Kongresuak berriro Frantzia eta frantziar sukaldaritzak hartuko dituen “Berrelkartzearen” edizio honetan, San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren zuzendaritzak ez du inolako zalantzarik izan, eta aho batez izendatu dute Alain Ducasse ekitaldiko omenaldi nagusia jasotzeko. Inaugurazio-ekitaldian bertan jasoko du sari hori, Albert Adriàrekin batera, laster, eta hilabete batzuez, Pariseko jatetxerik esklusiboena izango denari buruzko xehetasunak eman ondoren.

Izan ere, Ducasse, Romain Meder eta Albert Adrià ADMO jatetxea irekitzear daude Jean Nouvelek sortutako Pariseko Quai Branly-Jacques Chirac museoan. Aldi baterako jatetxea izango da, iragankorra, eta sukaldari bien platerak konbinatuko dituzte (eta herrialde bietakoak, kongresuan bezala), goi-mailako jantzigintzaz hitz egiten denean bezala, haute gastronomie zerbitzu batean. Onena eta esklusiboena platerean eta kopetan, goi-mailako zerbitzua, baina jasangarritasunarekiko erabateko errespetuz”, aurreratu du berriki Ducasse-ek.

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuan emango dituzte ezagutzera proiektuaren xehetasunak, Ducasse-ek Omenaldi Saria jaso baino lehen –antolatzaileen esanetan– “ez bakarrik munduan Michelin izar gehien duena izateagatik (...), baizik eta baita nazioarteko kontzertu gastronomikoan izan duen eta duen garrantziagatik ere: Mediterraneoaren posizionamendua, tradizioan oinarritutako naturaltasuna, baina beti aurrera begira eta belaunaldi askoren inspirazioa izan den eta oraindik ere baden berezko estilo baten sorkuntza, azken batean".

Joan Roca, Pablo Gonzalez eta Frédéric Bau ere 2021eko Gastronomikan

Inaugurazio-ekitaldiarekin eta Omenaldi Sariaren banaketarekin emango zaio hasiera kongresu gastronomikoen munduko aitzindaria den honi; berriro egingo da aurrez aurre, azaroaren 14tik 17ra. XXIII. edizioak Frantziara begiratuko du eta, 'Berrelkartzeak' izenburuaren pean, Pirinioen alde bietako sukaldaritzen arteko elkarrizketa berria irekitzea planteatzen du. Pandemiaren ondoren, Donostiarekin eta Kursaal jauregiarekin berriz elkartuko garen urtea da, kongresistekin berriz elkartuko garen urtea, baina baita munduko sukaldaritza bikainenetako bi berriz elkartuko diren urtea ere. Kursaal jauregian egongo dira mugaren alde bietako kontzepturik eraldatzaileenak, hazten ari diren chef berriak eta figura garrantzitsuak.

Frantziaren ordezkari, Ducasse chefaz gain, honako hauek baieztatu dute etorriko direla: Marc Veyrat (La Maison des Bois**), Pierre Gagnaire (Pierre Gagnaire***), Guillaume Gomez, Alexandre Mazzia (AM***), Nadia Sammut (La Fenière**), Beatriz Gonzalez (Neva Cuisine), Amandine Chaignot (Pouliche), Alexandre Dutournier (Au Trou Gascon*) eta Fenière Bau (Maison Valrhona) chefek. 

Espainiaren aldetik, dagoeneko ezagutzera eman ditugun Eneko Atxa, Angel Leon, Pedro Subijana, Elena Arzak, Quique Dacosta, Jesus Sanchez, Paco Morales, Romain Fornell, Fran Martinez, Disfrutar jatetxeko hirukotea, Martin Berasategi, Josean Alija, Luis Valls edo Hilario Arbelaitz chefei honako hauek gehitu zaizkie: Joan Roca (El Celler de Can Roca***), Pablo Gonzalez (Cabaña Buenavista**), Chele Gonzalez (Gallery by Chele), Jordi Butron (Essence by Espai Sucre) eta Arnau Bosch (Can Bosch*).

 

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak