mag

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren 2021eko edizioko bost lehiaketak

 

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresua ponentziak eta showcooking-ak dira, networking-a eta topaketak, jarduera gastronomikoak eta erakusketa-azoka, baina baita lehiaketak eta sariak ere. Txingarren maisua gailentzen duen Parrilla Lehiaketa Nazionalak hamaikagarren edizioa izango du aurtengoa; lau urte darama San Miguel Errusiar Entsaladilla Txapelketa Nazionalak penintsula osoan askoren grinak pizten dituen errezeta herrikoi honen onena saritzen, eta Tierra de Sabor Txitxirioen Txapelketa Nazionalak bigarren edizioa izango du aurtengoa, Gaztelan ohoratuena den lekale honen omenez jokatzen dena. 

Aurten, gainera, beste bi lehiaketa batzen zaizkie Espainiako kongresu gastronomikoen artean aitzindaria den honetako lehiaketei. Tenerifeko Fruta Tropikalekin egindako Postreen Lehiaketa Nazionala eta Espainiako Sagar-tarta Txapelketa (by Asturias). Bi lehiaketa gozo, diru-saria izango dutenak, eta berrelkartuko gaituen kongresuari lehia-dosi handiagoa ekarriko diotenak. 

Hauexek dira San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren 2021eko edizioan jokatuko diren bost lehiaketak:

XII. Parrilla Lehiaketa Nazionala

Ohi bezala, azkeneko egunean jokatuko da, azaroaren 17an, asteazkena. Egun horretan jakinaraziko dute Parrillarik Onena, Narrun ondorengoa izango dena. 2010ean jokatu zen lehen aldiz San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuko Parrilla Lehiaketa Nazionala, Planeta Parrilla kongresuak izandako arrakastaren ondotik, kozinatzeko modurik berezi eta goxoenetako bat ezagutarazteko helburuz, eta bere lekua hartu du urtez urte, kongresuko unerik desiragarrienetako bat izatera iritsi den arte. 

Parrilla Lehiaketa Nazionaleko irabazleak:

2020 Narru (Donostia)
2019 Amaren (Bilbo)
2018 Ana Mari erretegia (Irun, Gipuzkoa)
2107 Araneta (Zestoa, Gipuzkoa)
2016 Lomo Alto (Bartzelona)
2015 Laia Erretegia (Hondarribia, Gipuzkoa)
2014 Patxikuena erretegia (Lezo, Gipuzkoa)
2013 El Txuleta (Donostia)
2012 El Txuleta (Donostia)
2011 Kaialde erretegia (Hondarribia, Gipuzkoa)
2010 Illarra jatetxea (Donostia)

Entsalada Errusiarraren IV. San Migel Txapelketa Nazionala

2018an hasi zen, eta arrakasta handia izan zuen. Entsaladilla Errusiarraren San Migel Txapelketa Nazionala da, espainiar gastronomiaren errezeta nagusienetako bat ondoen prestatzen duena saritzen duena, errezeta tradizionala izan arren, bertsio berriak lantzeko aukera ematen duena, azkeneko irabazleari titulua eman ziona bezalakoa. Chinchín Puertok (Caleta de Velez, Malaga), hain zuzen ere, irabazi duen 2020ko edizioa, maionesa izkirekin muntatuta. 

Entsalada Errusiarraren IV. San Migel Txapelketa Nazionalaren irabazleak:

2020 Chinchín Puerto (Caleta de Velez, Malaga)
2019 Candado Golf (Malaga)
2018 Tapas 24 (Barcelona)

Tierra de Sabor Txitxirioen II. Txapelketa Nazionala

Produkturik tradizional eta ezagunenetakoa, sukaldarientzako erronka. Zein izango da osagai nagusitzat txitxirioak dituen platerik onenaren errezeta? Tierra de Sabor Txitxirioen Txapelketa Nazionala jokatuko da berriro San Sebastian Gastronomika kongresuan, erabilera anitzeko gaztelar produktu honek ematen dituen aukerak goraipatzeko; kasu honetan, Fuentesauco edo Pedrosillano barietateetan kozinatu beharko da, eta hotzean zein beroan aurkeztu.

Aurreko irabazlea:

2020 Fierro (Valentzia)

Tenerifeko Fruta Tropikalekin egindako Postreen I. Lehiaketa Nazionala

Lehiaketa berria inauguratuko du aurten Gastronomikak, 1.000 euroko saria izango duena: Tenerifeko Fruta Tropikalekin egindako Postreen Lehiaketa Nazionala, hain zuzen ere. Horren bitartez, kanariar irlako fruta tropikal eta exotikoen mundu aberats eta osasungarria ezagutarazi eta sustatu nahi da, jatetxeetako postreetarako zein gozogintzarako erabil daitekeena. Edozein jatetxe aurkez daiteke –Tenerifekoa izan edo ez–, baldin eta postrerako irla horretako fruta tropikal bat gutxienez edo gehiago erabiltzen baditu (banana, papaia, ahuakatea, manga, mangoa, anana tropikala, marakuia...)

Espainiako I. Sagar-tarta Txapelketa, by Asturias

Gozo-gauza globalen artean enblematikoena eta, aldi berean, munduko sukaldaritza-tradizio ezberdinen eredu. Mundu osoan presente dagoen tarta, modu eta bertsio ezberdinetan (Apple pie, Tatin, Strudel…); postre perfektua da berrelkartzearen kongresuan ohoratu dadin. Horrela, hantxe jokatuko da Espainiako I. Sagar-tarta Txapelketa, by Asturias. 1.500 euroko saria poltsikoratuko du irabazleak, eta dagoeneko irekita dago erronka horretarako izena emateko epea. San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuak “2021eko sagar-tartarik onenaren” bila joko du.
Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak