2021eko Espainiako entsaladillarik onena Rondako (Málaga) Tragatá jatetxearena da
Rondako (Málaga) Benito Gómezen Tragatá jatetxeko Daniel Morenok irabazi du Entsaladilla errusiarraren IV. txapelketa nazionala – San Miguel– , eta Gastronomikan, astearte honetan, izan dugu horren berri.
Tragatá entsaladillak bederatzi lehiakide hauen proposamenei irabazi die: Lú Cocina y Alma* (Jerez), Hevia (Madril), Bar Donald (Sevilla), Kapadokia (Donostia), Bar Yeti (Bartzelona), Tapas 2.0 (Salamanca), Bar Verónicas (Murcia), Baster (Bilbo) eta Casa Rafa (Madril)
Titulua ez da Málagatik atera, zeren Tragaták hartu du Chinchín Puertoren (Caleta de Vélez, Málaga) lekukoa. Azken hori izan zen aurreko edizioko irabazlea eta Candado Golf (Málaga) 2019ko ediziokoa.
Benito Gómezen (Bardal**, Ronda) Tragatá jatetxeak irabazi du Entsaladilla errusiarraren IV. txapelketa nazionala – San Miguel–, astearte honetan ospatu dena San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryn. Daniel Morenorekin elkarlanean, Tragaták hartu dio txanda Chinchín Puertori Espainiako entsaladilla onaren etxe gisa, Malagako probintzian dagoen produktuaren beste tenplu bat da azken hori ere.
Tragaták irabazi du, chefek eta kazetariek osatutako epaimahai bikain bat konbentzitu baitu. Epaimahaikideak izan dira Martin Berasategui, José Carlos Capel, Mikel Ubarretxen, Belén Abad (chef de Chinchín Puerto), Julia Pérez, Carlos Maribona, Luis Enriquez edo Alejandra Sumassi
Tragatá da, beraz, Espainiako entsaladilla errusiar onenaren etxea, geografia nazional osoan ohikoa den –patata tortillaren baimenaz– pintxo bakarrarena. Epaimahaiak adierazi du horren atzetik, ondoan, gelditu direla jatetxe hauek: Lú Cocina y Alma* (Jerez), Hevia (Madril), Bar Donald (Sevilla), Kapadokia (Donostia), Bar Yeti (Bartzelona), Tapas 2.0 (Salamanca), Bar Verónicas (Murcia), Baster (Bilbo) eta Casa Rafa (Madril).