Hitzaldia

Tunateca: Hegalaburraren inguruko ikerketa, berrikuntza eta sorkuntza gastronomikoa

Babeslea Balfegó

Hegalaburrari edo atun gorriari eskainitako Bartzelonako espazioak bere errezeta-sorta eta lau urteko ibilbidearen ondoren izan duen bilakaera erakutsiko digu.

Tunateca jatetxe  bat baino gehiago da, atun gorriaren inguruko berrikuntza eta sorkuntza gastronomikoko gune bat da. Balfegó familiak sortu zuen 2017an, eta atun mota horri buruzko azken berritasunak ezagutzeko gogoz dauden jakingura ugari hartzen ditu urtero espazio honek, atuna kozinatzeko teknikak, zati berriak, morfologia, ebakitzeko eta heltzeko teknikak eta prestakin gastronomiko berriak ikasteko irrikaz daudenak. 

Ekaitz Apraiz chefaren gidaritzapean, 240 errezeta baino gehiago sortu du Tunatecak, horietako batzuk gaur egun arte ezagutzen ez ziren animaliaren atalekin. Ponentzia honetan, azkeneko lau urteotan lokalak egin dituen lan guztiak deskubrituko ditugu. 

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak