Hitzaldia

Bistroak rantxera doinua duenean

Beatriz Gonzalez mexikarra da jaiotzez, eta frantziarra adopzioz; bere sukaldaritza jatorrietara itzultzeko nola aldatu den kontatuko digu berak.

Chef mexikar baten bizi- eta lanbide-esperientzia Frantzian. Cozumel jaioterritik orain bi jatetxe kudeatzen dituen Paris hiriraino iristeko egin duen ibilbidea azalduko digu Gastronomikan. Konfinamenduaren ondoren chefaren jatorriko sukaldaritzari erreparatzen hasi diren bi lokal, Frantziara iritsi zenetik beti landu izan baitu frantziar sukaldaritza.

Sukaldeko bere lana aldatzen nola joan den xehatuko digu, nola egokitu zuen pandemian take away formularako eta, batez ere, nola joan den iraultzen, gaur egun mexikar sustrai argia duen estilo bat aurkezteraino. “Nire herrialdeko sukaldaritza frantziarrera nola ekartzen dudan erakutsi nahi dut, eta nola egin dudan berriro harekin topo, urte luzez frantziar sukaldaritza tradizionalari jarraitu ondoren”. 

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak