Jarduera
Munduko brandyrik onena, Frantzia eta Espainiako gaztekin azalduta
Babeslea Brandy Fundador
Fundador Supremok –Supremo Casks delakoetan zahartua– duen moldakortasun handia eta Jerezeko ardoak brandy hau prestatzeko duen garrantzia erakusten digu.
Frantziak Fundador Supremo brandyaren xarma ohoratzen du; horrela, Jerezeko Brandy hau da hango haute cuisine delakoak gehien estimatzen duena. Cognac-ak eta antzerako destilatuek protagonismo handia duten leku batean, Fundador Supremo brandyak bere lekua aurkitzen jakin du, erreferente izatera iritsi arte.
Brandyaren enbaxadorea (Brand Ambassador) den Romain Fornell frantziar chefaren, Eva Vila gazta-adituaren eta Simone Caporale mixologoaren eskutik, uztarketa bat proposatzen da haren hiru adierazpideetan, Frantziako eta Espainiako gaztekin. Zapore bereziak, Sherry Casks direlakoetan egiten den zahartze-prozesu zainduari esker; Jerezeko ardorik zaharrenak egon diren zahatoak dira Sherry Casks horiek.
Fundador etxearen helburua bikaintasuna da 1730az geroztik, eta aitzindariak dira Jerezeko Brandya egiten, Marco de Jerez eskualdeko upategirik zaharrenean.
Deskubritu ezazu zentzumen mundu bat, Frantziak Jerezeko Brandy honen alde egiten duen apustu irmoa agerian uzten duen esperientzia batekin.