Jarduera

Sous-Vide prozesuaren digitalizatzea, jatetxe-munduko joera berrien aurreko erantzun gisa

Babeslea Sammic

Sous-Vide prozesuaren digitalizatzea jatetxe-munduko joera berrien aurreko erantzuna da, batez ere pandemiak eta aurrerapen teknologikoek aurrez inoiz ez bezala eraginkortasuna bilatu beharra ekarri duen testuinguru batean.

Digitalizatzea dagoeneko errealitate bat da sektore gehienetan eta, batez ere, jatetxeen sektorean. HORECA sektorearen hiper-profesionalizazioaren, inbertitzaileen garrantzia handitu izanaren, eskulanaren migrazioaren, elikadura-segurtasunaren garrantzia handitzearen eta prozesu guztien kontrolari eta kudeaketari garrantzi handiagoa ematearen ondorioz, beharrezkoak dira testuinguru berri honi aurre egiteko aukera berritzaileak. 

Hutsean ontziratzeko eta tenperatura baxuan egosteko Sous-Vide teknika ezaguna da produktuaren ezaugarri organoleptikoak mantentzen dituelako eta, hutsean gordetzeari esker, lermak murriztea ahalbideratzen duelako. Orain, prozesuaren digitalizatzea gehitzen zaio, produktuaren trazabilitate osoa kontrolatzea ahalbideratzen duena, bai eta egosketa- edo birsorkuntza-prozesuaren automatizatzea ere; ondorioz, murriztu egiten da prestatutako langileen beharra. 

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak