Dastatze-Saioa
Antologia Miguel Torres ardoen Urtaldi Berrien dastatzea
Babeslea Familia Torres
Antologia Miguel Torres bost ardoen dastatzea, Josep Sabarich Familia Torres upategietako enologoaren eskutik, Sergi Castro sommelierraren laguntzarekin.
Dastatzeak: Milmanda 2018 (Conca de Barberà), Mas La Plana 2017 (Penedès), Reserva Real 2017 (Penedès), Grans Muralles 2017 (Conca de Barberà) eta Mas de la Rosa 2018 (Priorat), Familia Torres upategien Antologia ardo-bilduma osatzen duten bost ardoena. Familia Torres XVI. mendetik Penedès eskualdeko ardo-tradizioan errotutako familia-upategia da, orain dela 150 urte sortutakoa. Belaunaldi bakoitzak gurasoengandik seme-alabengana transmititu du ardoaren kulturarekiko pasioa, lurrarekiko eta tradizioarekiko errespetutik eta berrikuntzaren aldeko apustutik. Gaur egun, mahasti berezietako eta finka historikoetako ardoetan zentratuta dago bosgarren belaunaldia, eta antzinako barietateak berreskuratzean, klima-aldaketara egokitzeko. Klima-larrialdiaren aurkako borroka da, 2008az geroztik, upategiaren jardunaren ardatzetako bat, egokitzapen- eta arintze-ekintzekin, CO2 emisioak murrizteko.