Saria
Urrezko Gueridón Saria Maria Jose Lopez de Herediarentzat
Viña Tondonia upategi entzutetsua zuzentzen du Lopez de Herediak, eta hark jasoko du jantokiko zerbitzua saritzen duen Gastronomika kongresuaren saria.
Upategi-familiakoa da Maria Jose Lopez de Heredia. 20 urte baino gehiago darama, anai-arrebekin batera, Errioxako Viña Tondonia upategia zuzentzen. Lan horregatik emango dio San Sebastian Gastronomikak Urrezko Gueridón Saria, jantokiko profesionalen lana saritzen duena.
Txomin Rekondo izan zen sari hori jaso zuen azkena. Lopez de Herediak jatetxe-mundu gastronomikoan ardandegi-jabeen figura aldarrikatuko du.