Mahai-ingurua
Frantziar irakaskuntzaren aztarna espainiar sukaldaritza garaikidean
Galdu egin al du Frantziak sukaldaritzaren hegemonia?
Toni Massanés Alicia Fundazioko zuzendari nagusiak –Frantzian ikasi zuen berak ere– gidatuko du mahai-ingurua, frantziar sukaldaritzak espainiarrean izan duen eragina eta Frantziako etxe handietara joaten diren ikasle espainiarren kopurua nola eta zergatik murriztu den jorratuko duena.
Protagonisten solasaldia izango da, parte hartuko duten hiru espainiarrak trebatu baitziren Frantzian etxera itzuli aurretik. Horietako batzuk Gagnaire-en tenpluan; hegemonia-galera posible horri buruz duen ikuspegia kontatuko digu berak.