Euskadi

Hizlaria

Jorge Bretón

Irakaslea Basque Culinary Center fakultatean

Michelin izardun jatetxeak zuzentzetik elite gastronomiko berria trebatzera pasa da valentziar hau.

2013an, Michelin izardun Valentziako bi jatetxe zuzentzeari utzi (La Sucursal eta Vertical), eta irakaskuntzaren munduan sartu zen. Lan bietan sentitzen da eroso Jorge Bretón. “Batek ez luke zentzurik izango bestea gabe”, dio. Donostiako Basque Culinary Center fakultatean Abangoardia Berriak irakasgaiaz arduratu aurretik, Bretonek bere aztarna utzia zuen Valentzian eta Espainiako jatetxerik onenetan: El Bulli, El Celler de Can Roca, El Poblet...

Valentziako Erkidegoko Sukaldari Onenaren saria, Chef Millesime eta FEHV federazioaren Ikerkuntza eta Garapen Gastronomikoaren Sari Nazionala jaso ditu, besteak beste, Bretonek; orain, euskal ikastetxeko Sukaldaritza Saila zuzentzen du, eta sektoreko hainbat enpresaren aholkularia da; gainera, Masterchef telebista-saioko irakasle izateko denbora ere ateratzen du.

Jorge Bretón

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak