Murtzia
Hizlaria
Pablo González Conejero
Cabaña Buenavista** (El Palmar-Murtzia, Espainia)
Pablo González Conejerorentzat, sukaldaritza zaporea da, eta zaporearen potentzia horixe da bere proposamena definitzen duena.
Espainiako beste hainbat tokitan hainbat jatetxetatik igaro ondoren, González Conejero bere sorterrira, Murtziara, itzuli zen, eta bertan nortasun gastronomiko propioa finkatzen hasi zen, hura Cabaña Buenavista proiektuan mamituz. Jatetxe hori ez da jatetxe hutsa, eskualde horretan bi Michelin izar dituen bakarra baita. Ikur bat da, bai eta Murtziako sukaldaritzari egiten zaion aitortza bat ere.
Ezkontzak eta ekitaldi handiak ospatzen jenio bat dela diote, sentsibilitate handia baitu eszenaratzeari dagokionez. Baina formen graziak ez du eragozten hondo sakona edukitzea: Murtziako zaporeak, ongi egindako errezetak… Sukaldaritza zaporetsua da, azken batean, González Conejerok bere sormenei emandako balio nagusietako bat.