Katalunia

Hizlaria

Arnau Bosch

Can Bosch* (Cambrils, Tarragona, Espainia)

Arnau Bosch chefak itsasoa, tradizioa eta modernotasuna nagusi dituen sukaldaritza bat zuzentzen du.

80ko hamarraldian, Cambrils kostaldeko herria erakargarria zen, hiru Michelin izardun hiru jatetxerekin. Hiru horietatik batek bakarrik eutsi dio gida gorriaren sariari gaur arte. Can Bosch jatetxea da, 1969an inauguratu zutena eta orain eraberrituta distira egiten duena, hirugarren belaunaldiaren aginduetara. Arnau Boschek aitaren maisutasuna jaso zuen, Joan Bosch mitikoarena, eta harekin partekatzen du oraindik sukaldea, baina bere prestakuntzan bereganatu zituen ezagupenak gehitu dizkio, dimentsionatzeko. Besteak beste Londoneko Gordon Ramsay, Bartzelonako Gaig, Alkimia, Lasarte eta Disfrutar eta Vic-eko Can Jubany jatetxeetan lan egindakoa da. Beste sari batzuen artean, 2015ean Sukaldari Gazte eta Ekintzailearen Premi Nacional de Gastronomia de Catalunya saria jaso zuen.

Can Bosch jatetxearen jatorrian, Juan Bautista Boschek eta Lourdes Fontek Cambrilseko postutik metro gutxi batzuetara 1969an ireki zuten arrantzale-taberna xumea dago. Taberna izatetik janari-etxe izatera pasatu zen eta, 1980az geroztik, jatetxea da. Ordutik, betiko itsaso-sukaldaritzaren tradizioarekiko errespetua eta sukaldaritzako korronte berriak konbinatzearen aldeko apustuak markatu du lokalaren bidea.

Arnau Bosch

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak