Katalunia

Hizlaria

Xavier Pellicer

Xavier Pellicer (Bartzelona, Espainia)

Lurrak produktuari ematen dion energiaz eta lurra zaintzeak produktuarengan duen eraginaz konbentzituta, Pellicer laborantzan biodinamikaren legeak aplikatzearen defendatzaile amorratua bihurtu da.

13 urte zituela, dagoeneko argi zuen zein izango zen bere bide profesionala eta, ahal izan zuen orduko, Frantziara joan zen, sukaldari bikainengandik ikastera; Maximin eta Dutournier chefekin ikasi zuen, besteak beste. Frantziatik itzuli zenean, sukaldaritza ulertzeko bere modua aldatuko zuen figura batekin topo egin zuen, Santi Santamariarekin, hain zuzen ere. Orduan hasi zen bere lehen etapa El Racó de Can Fabes jatetxean; funtsean autodidakta zen etxe hura, eta oso modu pertsonalean funtzionatzen zuen. Han ikasi zuen produktuaren balioa, jatetxeko sukaldeburu zela. 

Zazpi urtez Santamariaren ondoan lan egin ondoren, beste bide bati ekitea erabaki zuen Pellicerrek; horrela, Abac sortu zuen –Bartzelonako hotel-jabe batekin batera–, eta hamar urtez jardun zuen hura zuzentzen. Handik, El Racó de Can Fabesera itzuli zen; bat-batean, okertu egin ziren gauzak, Santi Santamariaren ezusteko heriotzarekin. Hala ere, beste bi urtez jarraitu zuen Pellicerrek jatetxearen buru.

Eta dagoeneko 51 urterekin, bere jatetxea sortu zuen, Xavier Pellicer; produktuarekiko duen maitasun guztia eta, zaporeari eta kontzeptu gastronomikoari muzin egin gabe, elikadura osasungarri eta orekatu baten aldeko apustua mahaigaineratzen ditu han. 

Xavier Pellicer

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak