Gaztela-Mantxara
Hizlaria
Fran Martínez
Maralba** (Almansa, Albacete, Espainia)
Emaztearekin batera, Mantxako goi-mailako sukaldaritzako Maralba jatetxea zuzentzen du Almansan (Albacete).
Erabateko mantxatarra da Fran Martínez (Elche de la Sierra, Albacete, 1977), baina Katalunian egin zen sukaldari. 15 urte besterik ez zituen Bartzelonara sukaldaritzako ikasketak egitera joan zenean; Santa Coloma de Gramaneteko Lanbide Eskolan ikasi zuen. Laster ezagutu zituen sukaldaritzaren barruak Figuereseko Mas Pau* jatetxean. Ikasteko sartu zen, baina Xavier Sagristà chefaren konfiantza irabazi zuen, eta haren hurrengo izan zen bederatzi urtez. Oporraldietan egonaldiak egin zituen Martín Berasateguirenean eta El Bohíon, esaterako.
Mas Paun lan egin ondoren, Martínezek eta Cristina Díaz emazteak Gaztela-Mantxara itzultzea erabaki zuten, eta Maralba jatetxea ireki zuten 2003an Almansan, “mantxatar goi-mailako sukaldaritza” egiteko grinaz, tokiko produktuak beti kontuan hartuta, baina begi bat Mediterraneora begira jarrita. Horrela, Mantxako errezeten aldeko apustua egiten du Martínezek, hari duintasuna emateko goratzen duena, eta gaur egun dituen bi Michelin izarrak lortzeko balio izan diona.