Kantabria

Hizlaria

Jesús Sánchez

Cenador de Amós*** (Villaverde de Pontones, Kantabria, Espainia)

Nafarroan hiru Michelin izar lortzen duen lehenengo chefa da.

Jesus Sanchezek (Azagra, Nafarroa, 1964) soberan bete du Amós aitonak ostatu bat jarri eta bere baratzeko produktuen salmenta ibiltaria alde batera uzteko zuen ametsa. Eta horren urruti ez dagoen Kantabrian egin du; hantxe jarri du, bere emazte eta lokaleko zuzendari Marian Martinezekin batera, hiru Michelin izarreko Espainiako azkeneko jatetxea. 

Madrilen egin zituen sukaldaritzako eta gozogintzako ikasketa akademikoak, eta hainbat sukaldetan jardun zuen, Madrilen, Marbellan, Sevillan eta Bilbon, besteak beste. Baita Parisen eta Bordelen ere, eta gaur egun oraindik bere sukaldaritzan nabari den frantziar klasizismoa barneratu zuen han. 1989an, sukaldeburu lanean hasi zen Puente Arceko (Kantabria) El Molino jatetxean. 1993an ireki zuen El Cenador de Amós Villaverde de Pontonesen, XVIII. mendeko oinetxe batean.

Bi urte besterik ez zituen behar izan El Cenador de Amós jatetxeak lehenengo izarra lortzeko (1995ean), eta hiru urteko aldea dago soilik bigarrena lortu zuenetik (2016) hirugarrena lortu zuenera (2019). Gastronomiaren gailurrean dago orain Sanchezen etxea, eta azkeneko urteotan bereziki erreparatu dio bere alderdi jasangarriari; horrela, Bikaintasun Energetikoko Sukaldearen lehen ziurtagiria lortu du, eta sektore gastronomikoko lehenengo eguzki-komunitatea sortu du. Horren bitartez elikatzen du bere herri osoa argindarrez, Espainian goi-mailako sukaldaritza jasangarriaren erreferente bihurtuz.

Urrian itzuliko da Sanchez Madrilera, bere ibilbidea hasi zuen hirira, Kantabria eta Amóseko goi-mailako gastronomia omenduz, hiriburuko Villamagna hoteleko jatetxe berrira.

Jesús Sánchez

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak