Frantzia
Hizlaria
Marc Veyrat
La Maison des Bois** (Plaisir, Frantzia)

Marc Veyrat Gastronomikara itzuliko da. Sukaldean basa-belarrak, loreak eta landareak erabiltzeagatik eta Saboyako bere betiko baserritar-kapela beltzagatik da ezaguna.
Kongresuaren lehenengo edizioan egon zen Veyrat, 1999an, foie grasari buruzko hitzaldia emateko. Frantziar sukaldari original, sortzaile eta ezagunenetakoa da, eta La Maison des Bois** jatetxea zuzentzen du.
Hogeita hiru urte beranduago, berriro igoko da kongresuko agertokira, 2019an Michelin gida auzitegietara eramaten duen lehen chefa bihurtu ondoren; zituen hiru izarretako bat kentzeagatik egin zuen, eta horrek eragin zion depresioaz ere salatu zuen gida. Epaileek, baina, ez zioten arrazoia eman.